Zure mezua behar bezala egokitzen dela bermatzen duten elementu guztiak dauzkagu, baieraikinen kanpoaldeko arkitektura baldintzetara eta bai bulegoaren edo dendaren barne diseinura.

Esperientzian oinarritutako konfiantza

Hogeitabost urte baino gehiago daramatzagu enpresak behar dituen elementu grafiko guztiak egiten.

Gure lanak

Gure teknologiak eta diseinuko, zein inprimaketako profesional talde handi batek aukera ugari eskaintzen dizkizu inprimaketa digitalaren eta errotulazio esparruan. Hona hemen gure lanetako batzuk, zuretzat eta zure negozioarentzat diseinatu, zein fabrikatu ditzakegun proiektuetako batzuk ikus ditzazun.

Korporeoak

Zure negozioaren irudiaz arduratzen gara, zure bezeroari eman behar diozun lehen iritziari forma emanez

Fatxadak

Irtenbide berri ugari zure enpresa eta produktuak erakusteko, kanpoaldeetarako iraunkortasun handiko materialen gainean

Argitsuak

Enpresa edo negozio bat errotulatzeko mila modu daude. Mota hau produktu ezin hobea da saltoki baten kanpoaldean jartzeko

Horma irudiak

Zure bulego edo denda barruan dituzun diseinu beharretara egokitzen den kalitate fotografikoa

Standak

Zure enpresa edo negozioa azoketan, topaketetan eta mota guztietako ekitaldi publiko edo pribatuetan ikusaraztea

Ibilgailuak

Enpresaren irudia eta eskaintzak enpresako autoak errotulatuz zabal itzazu. Mugikortasuna publizitate bikaina izango da

Beste lan batzuk

Totemak, kartelak, plakak, askotariko seinaleak, binilo itsasgarriak, errotuluak aldaera guztietan, led bidezko argiak, metakrilatozko edo olanazko aurrealdeak dituzten errotuloak eta banderatxoak… eta bururatzen zaizun guztia eskain diezazukegu.

Hurbiltasuna, profesionaltasuna eta aldakortasuna

Arrasaten (Gipuzkoa) kokatuta, aukera ugari eskaintzen dizkizugu diseinuari dagokionez, eta kalitate handiko materialak lortzen ditugu zure marka eta enpresa irudikatzeko, prezio benetan lehiakorretan. Gainera, zure beharretara egokitzen gara, lanak ahalik eta gehien pertsonalizatuz, eta zure enpresan bilatzen duzunera egokitzen gara.